Indiaka
Ikasleak bi taldetan banatzen dira. Marra
baten alde banatan jartzen dira bi taldeak. Talde batek besteari pasa behar
izaten dio indiaka (gainean lumak dituen pilota zapal moduko bat) lurra ukitu
gabe, boleibolaren arauak jarraituz: jokalarien kokagune aldaketa, talde berak
jarraian hiru aldiz baino gehiagotan ezin jo...
Aldaera:
Bi talde izan beharrean, ikasle guztiak binaka jar daitezke. Bikote bakoitzari
indiaka bat ematen zaio;bata bestearen aurrez aurre jarri eta indiaka elkarri
jaurtikitzen diote, kolpe desberdinak landuz. Boleibol sarea erabiliz, eskuz edo
palaz jolas daiteke eta teniseko sarearekin ere bai.