Herri-kirolak

        Oso ezagunak diren eta azalpenik behar ez dituzten jolas batzuk egiten ditugu “Herri-kirolak” izenpean, esate baterako: sokatira, txingak, egurrez egindako “harri” batekin, harri-jasotzailearen froga, toka, beste atal batean azaldutako koskol bilketa ere hemen sar daiteke. Guztiak taldeka egiten dira, batzuk talde bat bestearen aurka, eta beste batzuk guztiak batera jarriaz.