
Egonaldiaren helburuak
Euskararekiko harreman afektiboa hobetu.
Euskararen aldeko jarrera landu
Ikasleak "emozionatzeko" moduko 5 eguneko egonaldi ahaztezina eskaini, euskararen inguruan
Talde izaera indartu (ikasleak, irakasleak, monitoreak)
Euskararekiko harreman afektiboa hobetzeko beste ikuspegi baten berri eman irakasleei, euren parte hartzea bultzatuz
Ikasleak giro erlaxatuan motibatu euskararen erabilera areagotu dadin
Lankidetza bultzatu
Denen parte hartzea bultzatu, eta denen iritzia kontuan izan
Ikasle bakoitzarengana hurbiltzen saiatu
Giro goxoan, beroan, hurbilekoan, maitasunez aritu.