Gure Etxea

            Gure etxeak hiru solairu ditu eta ganbara bat. Lehen solairua izan ezik (Udalarena den kultur etxea baitago bertan) besteak guk erabiltzen ditugu, behekoaren zati bat apaizaren etxeak hartzen badu ere. Solairu horretako alderdi batean komunak eta kaldera-gela daude, eta, bestean, “diskoteka” eta zenbait lanetarako erabiltzen dugun gelatxoaz gain, futbolin bat dugu, eta oinetakoak eta kirol materiala uzteko lekua.

            Bigarren solairuan logelak, komunak, dutxak, sukaldea (ekintza batzuetarako erabiltzen duguna), irakasleen gela, bulegoa eta ordenagailu-gela ditugu.

Hirugarren solairuan dagoen ganbara gela erraldoi bat bilakatu dugu, eta bertan burutzen ditugu haurrekin ekintza gehientsuenak. Zati bat barne-jolasetarako egokitua dago, eta gainerakoak egongela nagusiaren funtzioa betetzen du. Bertan ditugu liburutegia, musika ekipoa, telebista, proiektoreak, panelak, e.a. Irakasleentzako komun bat, ikasleentzako beste bat, eta trasteleku pare bat ere badaude ganbara horretan.