Esploratzaileak

        Jokoa nola den azaldu ondoren, jokalari bakoitzak batetik laurogeita hemeretzi bitarteko zenbati bat pentsatu beharko du. Monitoreak, jokalari bakoitzari, aukeratutako zenbakia bekokian margotuko dio. Zenbaki hau ezin dute ez entzun ez ikusi beste jokalariek. Horretarako eskuz eta kontuz estaliko dute jokoa hasi arte. Neska-mutil guztiek zenbakia jarrita dutenean jokoa has daiteke, baina aurretik tokia mugatzea eta ondo zehaztea komeni da. Basoa izan daiteke lekurik egokiena, baina ez oso eremu zabala. Jokoari hasiera ematen zaion unean eskuak bekokitik kendu beharko dituzte. Besoa, arropa edo ilea ere ezin dira erabili zenbakia tapatzeko, baina makurtzea, arrastaka ibiltzea edo zuhaitz edo iratze artean ezkutatzea onartzen da. Besteen zenbakiak ikusi eta norberarena ezkutuan mantentzea da helburua. Norbaitek bete baten zenbakia ikustea lortzen duenean, pertsona horren izena eta zenbakia esan behar ditu (zenbakiak errepikatu egin daitezke). Adibidez: "Josu hogeita bi". Josuk hogeita bia badu, kanporatuta gelditzen da eta bestela “ez esan eta jokoan jarraituko du. Horrela, bakarra gelditu arte.

Oharra: Jokalariak gutxitzen doazen neurrian joko  eremua ere txikitu dezakegu. Horrela, lehenago bukatuko da. Gidariaren lana izango da zenbakia arropa, ile edo besoekin ezkutatzen ez uztea eta kanporatuta daudenek besteen zenbakiak esan ez ditzaten.