Eskulanak
Barnetegian lantzen ditugun abesti eta dantzen hitzak jasoko dituen egurrezko
karpeta bat egiten dugu azken ikasturte hauetan.
Hiru
saioetan egiten dugu hau. Lehena, astelehen arratsaldean, egurrak apur bat
lixatzea eta kolore batekin margotzea da egiten duguna. Asteazkenean egiten dugu
saiorik luzeena, eta bertan irudia marraztu (guk aukeran eskainitako eredu bat
kalkatuz) eta ondoren margotu egiten dugu. Horrekin batera, egur txikian izen
bat jartzen dugu, eta ondoren margotu ere egiten dugu (gehienetan “Alkiza”
jartzen dugu). Ostiralean, azkenik, irudia birpasatu egiten dugu, errotulagailu
berezi batekin, eta abestiak banan-banan sartzen ditugu. Azkenik norberaren
argazkia itsasten dugu lehen orrialdean, horretarako prest dugun laukitxo
batean.