Alkizako barnetegiko araudia
ORDUTEGIA
8:00etan:
Jaiki, garbitasun pertsonala eta logelak txukundu.
8:30ean:
Gosaria
9:00etan:
Programaketa-lana
11:45ean:
Jolas-garaia
12:15ean:
Programaketa-lana
13:00etan:
Bazkaria. Denbora librea.
Eguraldi
oztoporik ez badago, ikasleak kanpoan egotea komeni da.
Ezin
da logeletan jolasean ibili.
14:30ean:
Programaketa lana
17:00etan:
Jolas-garaia, askaria
17:30ean:
Programaketa-lana
18:30ean:
Denbora librea
20:00etan:
Afaria
21:00etan:
Gaueko ekintzak
22:30ean: Isiltasuna.
IKASTETXEETAKO IRAKASLEENA
13:00etatik
14:30era: Taldearen ardura
18:30etik
aurrera:
Taldearen ardura
Astelehen goizean zehaztuko dugu egonaldi osoaren programazioa, eta orduan hitz egingo dugu gainerako eginbeharrez.
Ostiral goizean, hamaiketatik ordu bata bitartean irakasle-monitoreen ohiko
bilera egingo da. Bitartean irakasleak izango du taldearen ardura, monitorearen
laguntzaz.
GAUEAN ZER?
Seiak eta erdietatik aurrera
antola daitezkeen ekintzen berri barnetegian bertan emango zaizu, hala nola:
diskoteka, frontoian argia pizteko aukera, mahai jolasak, bideoak...
Haurrak tarte honetan dutxatuko dira.
IRAKASLE-MONITOREENA
9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:30era egongo dira irakasle-monitoreak
barnetegian.
v
Gure
etxea Gipuzkoako Gotzaitegiarena da; eta Alkizako Erretoreak Otsamendi jatetxeko
Elena Saizar andrea du etxeko arduradun nagusi gisa izendatua.
v
Monitoreak
ez daudenean, beharren bat izanez gero, Elenarengana jo behar duzue. Telefono
zenbakiak bulegoan daude.
v
Erabilera
desegokiaren ondorioz, etxean edozein gauza hautsi edo bestelako arazoren bat
balego, Elenarekin hitz egin beharko duzue, edota gutariko batekin komentatu.
v
Garbitzailea
(Elena bera), egunero pasatzen da garbiketa orokorra egitera, ikasleak
gosaltzera joan eta gero. Ordurako oheak eginda eta arropak eta oinetakoak
txukun jasoak egon beharko dute.
v
Kontraleihoak
beti lotuak egon behar dute, horretarako dagoen burniarekin.
v
Oheak
egurrezkoak direnez, haurrek ezin izango dute inola ere gainean saltoka ibili,
bat baino gehiago apurtu baita.
v
Berogailuaren
mantenuaz Elena arduratzen da, baina behar izanez gero, erradiadoreek duten
mandoa eskuin aldera toperaino jiraturik itzali egiten dira, edota, ezker aldera,
ireki. Bestalde, debekatua dago eskuoihalak (toailak) erradiadoreen gainean
uztea.
v
Bideo,
musika-tresna, fotokopiagailu eta telefonoaren erabilerari buruz irakasle-monitoreek
eman behar dizuete behar adina argibide. Galdetu beldurrik gabe.
v
Haurrak
goiko solairuetara igotzen direnean etxeko zapatilak jantzi beharko dituzte,
horretarako beheko solairuan prestatu dugun lekuan.
v
Etxean
aurkituko duzuen material didaktikoa erabil dezakezue, baina beronen zainketaz
arduratu beharko duzue.
v
Etxean
garbigailua dago, baina behar larriei soilik aurre egiteko, tutorearen
ardurapean.
v
Gauetan
bereziki, mesedez, beheko solairuko eta ganbarako argiak itzaltzeaz arduratu.
v
Bat-batean,
etxean argirik gabe geratuz gero, sarrerako atearen ezkerraldean dagoen kutxatxo
batean automatikoak saltatu duen erreparatu, eta horrela bada, beherantz dagoen
teklatxoa gorantz jarri.
v Mesedez, gauetan oheratu aurretik, beheko solairuko gela, oinetakoak jasotzeko erabiltzen dena, giltzatu.
HERRIAN, JOLASLEKUAN, JANTOKIAN
v
Haurrek
herri ingurua errespetatu behar dute.
v
Udalaren
aginduz, herriko eskolakoek lehentasuna dute ikastorduetan frontoia erabiltzeko;
ez baitute beste lekurik soinketarako edo psikomotrizitaterako.
v
Jangelara
joateko errepidea zeharkatu behar denez, nahiz eta kotxe gutxi ibili, arretaz
ibiltzea eskatzen dizuegu.
v
Jangelan
arduradunei laguntzea eskatuko zaie: ontziak pilatzen, zerbait banatzen...
v
Jangelara
joan aurretik, komunean egin beharrekoak, barnetegian bertan egingo dira.
v
Haurrak,
jolas-garai librea dutenean, ez dira plaza ingurutik irtengo.
v Irakasleari arreta berezia jar dezan eskatzen diogu, haurrak ibil ez daitezen plazan arriskutsu gerta daitezkeen petriletan.
BESTE ZENBAIT GAUZA
v
Ikasleek
ezin dute egonaldian zehar etxera telefonoz deitu (salbuespenak salbuespen).
v
Ikasleen
gaixotasun edo istripuen aurrean egin behar denari buruzko informazioa
barnetegira etortzean emango zaizue.
v
Egonaldiaren
amaieran, monitoreek bideo kamerarekin grabatutako guztiaren kopia bat emango
zaizue, VHS formatuan, eta barnetegian landu diren abestien CD-a.
v
Taldean
behar bereziak dituzten ikasleak izanez gero, jar zaitezte, mesedez aldez
aurretik gurekin harremanetan.
v
Ikasleek hiruna euro (3€) ekarriko dituzte, diru hori
zaldi gainean ibiltzera joango garen egunean sortutako gastuak (zaldiak eta
garraioa) ordaintzen laguntzeko erabiliko da.
v
Bada
barnetegian kirolerako zenbait material: palak, pilotak, baloiak... Ikasleek,
nahi izanez gero, patinak ekar ditzakete, leku aproposa baitugu horretarako.