Altxorraren bila
Ikasleek, taldeka eta orden desberdinean, altxorra bilatu behar dute eta, horretarako, mezu batzuk argitu behar dituzte. Mezu bakoitzak etxeko leku bat adieraziko die, eta han aurkitzen duten eranskailua edo pegatina ekarri behar dute. Eranskailua ekartzen duten bakoitzean taldeak puzzle zati bat bere kutxan sartuko du. Amaieran, puzzlea osatu behar dute eta han ikusiko dute altxorra non dagoen.